Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 3ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne.

Denboraldi honetan eskola kirolerako diru-laguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Sarbidea ziurtagiri elektronikoaren bidez bakarrik izango da balioduna, beraz behin hura lortzen duzuenean, horrela jokatu beharko duzue:

  1. Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
  2. “Izapideen bilatzailea”n “bilatu” botoia sakatu.
  3. Ondoren irekitzen den pantailan, “2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzak” deritzon prozeduran klikatu beharko duzue. Prozedura hori ikusgarri ez badago, pantailaren ezkerreko aldean dituzuen iragazkiak erabiliz bila dezakezue (“Saila” tolesgarrian “Euskara eta Kultura Saila” aukera dezakezue).
  4. Behin prozeduran sartuta, “Izapidetu” saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Hemen daukazue eskabide-imprimakia betetzeko orduan jarraitu behar diren urratsak jasotzen dituen eskuliburua. MESEDEZ, IRAKUR EZAZUE ARRETAZ DOKUMENTUA.