Aurten bai, eskola txikien topaketak antolatuta daude eta hilaren 27an izango dira Lasarten. Azken topaketak oso arrakastatsuak izan ziren, 2010ean. Iaz ez ziren antolatu baina aurten bai, aukera izango dugu gure arteko ezagutza zabaltzeko, ideiak konpartitzeko, eztabaidak sortzeko…

 

Topaketetako egitaraua ondorengo hau izango da, gutxi gora behera:

09:30 – 10:00 – HARRERA

10:00 – 11:30 – AURKEZPENA: PROIEKTUAK

Talde txikietan elkarrizketa/eztabaida

11:30 – 12:00 – Atsedena

12:00 – 13:30 – BIDEO TERTULIAK (gela ezberdinetan)

Talde txikietan elkarrizketa/eztabaidak

13:30 – 14:30 – Areto Nagusian elkarjartzea – AGURRA

14:30tan DENOK BAZKALTZERA

* Bigarren saioa (12:00tatik 13:30etara alegia), Bizkaiko zuzendariak bilera egiteko aprobetxatuko duzue.

Izena emateko ekainaren 19ra arte hurrengo datuak bidali:

–         Izen-abizenak

–         Zein eskoletakoa

–         Irakasle edo gurasoa zaren

–         Bazkaria: bai/ez (prezioa 11-15€ tartean ibiliko da, eguneko menu bat lortu nahi bai dugu)