Dena prest dago igande honetan Eskola Txikien Festa ospatzeko. Larraulen izango da, herri honetako eskolak 25 urte bete ditu aurten eta ospakizun ugari antolatu dituzte kurtso osoan zehar. Ekainaren 3an Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko dute, bertan txupinazoa, tailerrak, Pirritx eta Porrotx, herri bazkaria, puzgarriak, erakusketak eta abar disfrutatzeko aukera izango dugu. Informazio guztia, egitaraua eta bertan ipiniko duten dokumentalaren trailerra, besteak beste, www.eskolatxikiak.org webgunean aurkituko duzue.