Ekainaren 3an ospatuko da Larraulen (Gipuzkoa) Eskola Txikien 25. Jaia “Eskola Txikiak 25 urtez bizirik” lelopean. 2007an errekuperatu zuen Larraulek eskola, 1977tik itxita egon eta gero. Gaur egun 2tik 8 urtera bitarteko 25 ikasle ditu eta eskaintza zabaltzeko lanean jarraitzen dute. Hona hemen Jaiari buruzko informazioa eta hemen prentsak jaso duena.