ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek grebak deitu dituzte ikastetxe publikoetan martxoaren 14 eta 15ean. Greba hauen baitan hainbat jarduera antolatzen ari dira herri eta ikastetxeetan eta berauetan parte hartzera deitu nahi ditugu familiak.

Manifestazioetako bat martxoaren 14ean 12etan abiatuko da Gasteizko Legebiltzarretik Lakuara.

Eskola publikoan inbertsio handiagoa exijitzea da deialdi hauen helburua, besteak beste langile kopurua handituz eta egungo behin-behinekotasuna jaitsiz, ratioak jeitsiz eta ordezkapenak lehen egunean eginez.