Eskola Kontseiluak LOMCEren eraginetik babesteko asmoz, “Ikastetxe publiko demokratikoak” izeneko ekimena bidali dugu ikastetxe publiko guztietara. Ekimen honen helburua, eskola kontseiluek gaur egun dituzten ordezkaritza eta erabaki ahalmenak mantentzea da. Proposamen hori zuen Eskola Kontseiluetan aurkeztea proposatzen dizuegu. Hemen duzue dokumentua: Eskola Kontseiluak proposamena

Gure web gunean (lomce.ehige.org) aurkituko duzue LOMCEren kontrako eta gure hezkuntza-sistemaren aldeko kanpainari buruzko informazio guztia.