Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2015-2016 ikasturtean eskola jazarpenak Euskadin izandako bilakaera aurkeztu zuen martxoaren 9an.

Euskadik badu, duela zazpi urte ingurutik hona, haurrei eta nerabeei arreta emateko telefonoa. ZEUK ESAN telefonoa da, 116111 zenbakia dueña, doakoa eta anonimoa da. Profesional adituz osatutako talde batek erantzuten die haurren eta nerabeen kontsultei. Haurrek dituzten kezka edo interesatzen zaizkien gaiei buruzko orientazioa, aholkularitza eta informazioa ematen dute, eta kontsultak ebazteko dagokion zerbitzura bideratzen dute.

Norentzat da zerbitzua?

EAEko edozein haur edo neraberentzat,

  • egoera zaila bizitzen ari bada, arazo bati nola aurre egin ez badaki, edo eskubide-hausturaren bat jasaten ari bada.
  • berak dakienean bere lagun bat egoera zaila bizitzen ari dela eta konponbidea emateko horren berri eman nahi badu.

Baita helduentzat ere, beren ingurunean haur edo nerabeen babesik gabe dagoela dakitenean, edo sumatzen dutenean, eta zer egin ez badakite.

Online kontsultak ere erantzuten dituzte kontsulten postontzian, Facebook eta Twitter-en. Zeuk Esan webgunean materialak eta baliabideak daude, baita adingabeei zuzendutako bloga eta nagusiei zuzendutako bloga ere.

Beste alde batetik, ikastetxeetan Eskola Jasarpen Kasuetan Ikastetxeetan Jarduteko Gida dute.

BIGEtik 15 urte daramatzagu familientzako eskola jasarpenari buruzko hitzaldiak eskaintzen. Berdinen arteko indarkeria ezkutuan mantentzen den gizarte arazo larri eta handia da. Gero eta familia gehiagok erakusten du gai honi buruzko kezka, eta baita seme-alabek sare-sozialen bitartez komunikatzeko dituzten ohitura berrien gainean.