900 018 018 telefonoa doakoa eta anonimoa da, eguneko 24 ordutan erabili daiteke, urteko egun guztietan. Ikasle, guraso, irakasle edo beste edozein pertsonak erabili dezake zerbitzu hau eskola jazarpena eta tratu txarrak salatzeko. Alor ezberdinetako profesional talde batek emango du zerbitzua.

Eusko Jaurlaritzaren “Eskola Jazarpen kasuetan ikastetxeetan jarduteko gida” ere kontsultatu dezakezue.