jantokiakEusko Legebiltzarrak pausu garrantzitsua eman du, 4 eskolatan esperientzia pilotuak egin eta ikastetxeek beraien jantoki-zerbitzua kudeatzeko askatasuna izan dezaten onartuz.

Duela bi urte inguru, erakunde ezberdinek bultzatutako ekimen batek jantokien kudeaketa arautzen duen Agindua aldatzeko eskatu zuen. Harrezkero, ekimen honek lanean jarraitu du, Aginduak eskola jantokietan bertoko elikagaiak, era jasangarrian ekoiztuak eta sozialki bidezkoak direnak erabiltzeko aukera eman dezan. Legebiltzarrak hartutako erabakiarekin, zentzu honetan aurrerapauso bat ematen dela uste dugu ekimenaren bultzatzaileok. Info +