Otsailaren 1ean “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa hasi zen. Honen helburua hurrengoa da: euskal hezkuntza sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera eramatea, eta horretarako lau hilabetetan 10.000 sinadura bildu behar ditugu.

Ekimen hau Zubiak Eraikiz elkarteak bultzatu du, eta hainbat hezkuntza, gizarte eta politika eragileen babesa jaso du, BIGE eta EHIGE barne. Informazio guztia ILParen webgunean aurkituko duzue:  www.ilpeskolainklusiboa.eus.

 Sinadurak paperean biltzeko laguntza eskatu nahi dizuegu. Sinatzeko hurrengo baldintzak betetzea nahikoa da:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Adin nagusikoa izatea.
  • Izena eta abizenak NAN edo AIZ-en agertzen diren bezala jarri

Oso garrantzitsua, webgunean sinatu dutenek ezin dute berriro sinatu. Beteta dauden orriak biltzeko bi data jarriko ditugu: martxoaren 26a edo/eta apirilaren 20a.

Orri gehiago behar badituzue eskatu arazo gabe: mail bidez bige@bige.eus, telefonoz 94 4169360 edo gure bulegoan ( Ronda kalea 27, Bilbo).