ESKOLA EHUNTZEN ekitaldia ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar foroa osatzen dugun EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteok abenduaren 12an Bilboko Unamuno institutuan.

Bi helburu nagusi ditu ekitaldi honek: ikastetxe publikoetako irakasle, ikasle eta gurasoen arteko etengabeko elkarrizketa islatzea eta eskola-komunitateak eta hauen proiektuak indartzea. Hiru elkarteok osatu dugun “Euskal Eskola Publikoa haratago” dokumentua banatuko da bertan; honek, Euskal Eskola Publikoak dituen erronkak jasotzen ditu. Hemen duzue Eskola ehuntzen gonbidapena.