Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea da eta era berean aurreko ikasturtean ospatutako Topaketei jarraipena ematea.

Topaketok hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, enpresen tailer didaktikoak, argitaletxeen material digitalen aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak, eta abar entzuteko eta ezagutzeko aukera izango duzue parte hartzaileok.

Ziur gaude topaketa hauen ondorioak ere oso lagungarriak izango direla Euskal Eskola Publikoak ikaskuntza digitalizatzeko, egin behar duen ibilbidea argitzen joateko.

Egitaraua, izen ematea eta gainontzeko informazioa: eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus