Bizkaiko 14 ikastetxeetako IGEek eskola bide proiektu bat martxan jartzeko diru-laguntza jasoko dute. Hauek dira ikastetxeak: Gobela, Urritxe, Allende Salazar, Mimetiz, Bekobenta-Markina, Luis Briñas, Berango Merana, Bizkotxalde, Emilia Zuza, Elortza, Gorliz, Karmelo, Berriz eta Gandasegi.

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko ikastetxeen titular diren ikasleen guraso-elkarteei eta irakaskuntza-kooperatibei zuzendutako laguntzak ematen dituena, ikasleen artean mugikortasun aktiboa sustatzeko jarduerak gara ditzaten.