EHIGE Eskola 2.0 programaren garapenean “zuhurtzia printzipioa” aplikatzea eta eraikitzen diren ikastetxe guztietan edota Eskola Kontseiluetan erabakirik hala eskatzen duten ikastetxeetan kable bidezko konexioa ezartzea planifikatzea eskatzen ari dira behin eta berriz.

Zuen inplikazioa eskatzen dugu presio neurri honetan parte har dezazuen.

Proposatzen dena zera da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Osasun, Kontsumo eta Ingurugiro sailetan ikastetxeetan eta ikasgelatan kable bidezko internet konexioak- WiFiaren ordez- lehenestea eskatzea eta horrekin batera eskolaren esparruan ikasleen sakelako telefonoen erabilera arautzea.

Zeregin honetan ekarpena egiteko hemen bertan dauzkazue inprimakiak.

Hezkuntza Sailari

Osasun Sailari

Ingurugiroko Sailari

Eskaera bakoitza maila pertsonalean egin behar da eta ezin dira talde mailan burutu beste batzuekin batera. Eusko Jaurlaritzaren “Zuzenean” bulegoetan erregistra daitezke: GranVía, 85 48011 Bilbao.

Burututako eskaera kopurua, jarraipena eta ibilbidea ezagutzea nahi genuke.