Urriaren 26an errebaliden kontrako mobilizazioak deituko ditugu. Herrikoak (Nafarroako ikastetxe publikoetako gurasoen federazioa) eta ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek ere deitu dituzte mobilizazio hauek. Mobilizazio hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu zuen seme-alabekin batera.

Mobilizazioei buruzko informazioa:

  1. Geldialdiak ikastetxeetan: Ordubeteko geldialdiak egingo dira ikastetxeetan goizean. Hezkuntza-komunitateko gainontzeko kideekin batera adostu ordua eta ezaugarriak (nola atendituko diren ikasleak, eta abar). Elkarrekin LOMCE eta Heziberrik inposatzen dizkigun errebalidak gaitzestera animatzen zaituztegu. Bidali guri (bige@bige.eus) ikastetxeetan antolatzen dituzuen geldialdien argazkiak, web gune eta sare sozialetan ipini ditzagun.
  1. Manifestazioak: 18:00etan bilboko Hezkuntza delegaritzaren aurrean eta beste hiriburuetan.

LOMCE-Heziberri kartela

Urriaren 26an errebaliden kontra mobilizatzeko arrazoiak (pdf):

LOMCEHeziberri