laikoaAurrematrikulazio garai honetan, eskola-ordutegiaren baitan Erlijio irakasgaia nahi duten edo ez aukeratu beharko dute familiek. Erabaki horrek, berriro ere, ikasleen sakabanaketa ekarriko du. Erlijioa aukeratu dutenen arabera antolatu beharko dira ikastetxeak eta, ondorioz, ehundaka ordu galdu beharko dituzte erlijiorik nahi ez duten familien seme-alabek. Horregatik, aurten ere, erlijioa eskolatik kanpo uzteko deia egiten dugu. Lotura honetan bildu ditugu azken urteetan egindako kartelak, beste erakunde batzuek egindakoak eta informazio osagarria: www.ehige.org/eskolalaikoa

Material gehiagorik baldin baduzue, bidaliguzue eta gainontzeko ikastetxeekin konpartitzeko aukera izango dugu.