Hauteskundeetako informazio kanpainarekin hasteko zenbait gomendio:

  • Zuen ikastetxeetan kartel batzuk eta triptikoak jasoko dituzue, hauteskundeen garrantzia zabaltzen lagungarriak izango direnak. Ondo ikusiko den zuen ikastetxeko toki batean jarri!
  • Ikastetxeak bidaltzen dituen bozkatzeko argibideetan triptikoa gehitzeko eskatzea.
  • Hautagaitzaren kartel edo horma-irudi bat egin, argazkiekin, hautagaien erreferentziekin… (adibidez  Amaia Lasa ‘Itziarren ama, 2. A). Modu honetan beste gurasoek ezagutu ahal izango dute.
  • Hitzaldiak, batzarrak… antolatu bozkatzearen eta parte-hartzearen garrantzia jakinaraziz.
  • Bozkatzeko paperean hautagaiaren izenaren ondoan IGEaren izena ager dadila eskatu, errazago identifikatzeko.