Ibilaldia Euskal Eskola Publikoaren jaiaren egunean ospatzeko erabakiaz hausnartzea eskatzen dio EHIGEk Ikastolen Elkarteari

EHIGE Gurasoen Elkarteak desegokia ikusten du Ibilaldiaren data Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren egunera aldatzea, are eta gehiago aurten bi Jaiak herrialde berberean egokituko direnean.
Errespetua eskatzen du Euskal Eskola Publikoko gurasoentzat, bereziki Balmasedakoentzat, eta eguna aldatzearen erabakiaz hausnartu eta beste egun bat aukeratzea eskatzen dio Ikastolen Elkarteari. Izan ere erabaki honek ez dio onik egiten euskarazko irakaskuntzaren alde lan egiten dugun bi erakundeoi.

Argia: “Ibilaldia eta Eskola Publikoaren Jaia, egun berean” (03/03/2013)
Deia: “Ibilaldia cambia de fecha y enciende la polémica” (01/03/2014)
Bizkaia Irratia: “Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren Jaia egun berean” (28/02/2014)