EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteek gaitzespen eta ardura azaltzen dute, Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteetan eskola publikoetako azpiegitura planean %55eko murrizketak ezartzeari dagokionez hartutako erabakiaren aurrean, halaxe adierazi bait zuen Hezkuntza sailburuak pasa den ostiralean Eusko Legebiltzarrean. Are gehiago, 2008-2012ari zegokion planak, bere osotasunean bete ez zena, errealitatean zeuden beharren %50ari erantzuten ez zionean.

Arduratuta gaude, Eusko Jaurlaritzak azpiegiturei dagokien beharren aurrean azaltzen duen utzikeria medio, ikastetxeetan sortzen diren behar urgenteei dituzten baliabide urriekin erantzun behar diotelako, kasu batzuetan familien ekarpenak beharrezko izanik.

Egoera honen aurrean zera eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari:

  • Azpiegitura planari dagokion informazio argi eta zehatza ematea, kurtso hasieratik eskatzen dihardugun bezala.
  • Euskal Eskola Publikoaren beharrei erantzungo dien azpiegitura plan errealista.
  • Euskal Eskola Publikoaren aldeko apostu politiko argia, euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko eta lehentasunezko ardatzari dagokiona, hain zuzen ere.
  • Konpromiso serio eta sendoa Hezkuntza Delegaritzek ikastetxe bakoitzarekin konprometitu dituzten hobekuntza eta azpiegitura lanak argitzeko eta egiteko.

Prentsa oharra