Urriaren 16an zonaldeko batzarrak egiten hasi ginen federatuta dauden IGEekin, hurrengo gaiak landu genituen: diru-laguntzak, hezkuntza akordioari buruzko informazioa eta sindikatuek deitutako mobilizazioei buruzko informazioa.

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure deialdi honetan parte hartu duzuen elkarte guztioi. Zalantzak argitzeko baliogarria izan zauela espero dugu, baita elkar ezagutzeko ere.

Diru-laguntzei buruz azaldu dugun informazioa jarraian eskuratu dezakezuen dokumentuan bildu dugu. Edozein zalantza izanez gero telefonoz edo posta elektronikoz harremanetan jar zaitezte.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen eskabidea egiteko informazioa