Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten seme-alaben guraso erdaldunei zuzenduta dago hitzaldi hau. BIGE Gurasoen Elkarteak Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi pedagogikoa izango da. Euskara ez dakiten gurasoentzat oso lagungarria izango delakoan gaude, izan ere euskara ez jakitea ezin da oztopo bat izan gure seme-alaben heziketa prozesuan. Lehenengo hitzaldia Birjinetxe LHIn , Bilbon, izango da, urtarrilaren 14an arratsaldeko 16.30etan.

[Bilbon izango diren hitzaldiak] [Hitzaldiaren aurkezpena] [Kartela]