2018ko otsailaren 24ko Batzarrean jakinarazi genizuen bezala BIGEk IGEetako bolondresentzako istripu asegurua kontratatu du.

¿Nor babesten du istripu aseguru honek?

  • BIGEn federatuta dagoen IGEaren Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonak, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emandakoek. Zuzendaritza Batzorde hori eguneratuta egon behar da.
  • Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresak, elkartearekin bolondresentzako akordioa sinatu baldin badute. Gogoratu bolondresak ez dutela dirusaririk jasotzen. Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresen izen-abizenak eta jarduerak elkartearen akta-liburuan egon behar dira.

IGEek hurrengo orriak bete eta BIGEra bidali beharko dituzte:

Bolondresentzako istripu asegurua egiteko IGEaren datuak

IGEaren eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten bolondresen datuak