Bilbao Kirolak erakundeak,  Bilboko Kirol Eskola Elkartearekin elakarlanean Udaleko Kirol Eskolak programa antolatzen du.

Ikasturte honetan jarduera astean bi egunetan burutuko da. Aurreko urteko kuota mantenduko da, 5€/hilean. 6 – 12 urte bitarteko neska mutilek parte hartu dezakete.
Jarduerak hurrengoak izango dira:

  • Heziki programa: txikientzako (laburpena erantsita bidaltzen dizuegu)
  • Multikirola: LH 3. mailatik aurrera

Izena emateko azken eguna  irailaren 26a izango da. Zalantzaren bat izatekotan edo argibide gehiago behar izanez gero deitu lasai BIGEra ( Irune Uria 944169360).

Eskaera egiteko orria
Udaleko Eskola Kirolaren arautegia
Hezikiren arautegia