Bilboko Udalak  osasun komunitarioaren arloan lan egiten duten elkarte guztiak aitortu eta babesten dituela erakutsi du, Osasunaren Munduko Egunarekin bat etorriz. 130 elkarte eta erakunde horiek heziketa-, autolaguntza- eta sentsibilizazio-eginkizunak garatzen dituzte osasunaren arloan programa desberdinen bidez, hiru jarduera-ildoren inguruan:

  • Osasuna sustatzeko programak
  • Autolaguntza-programak gaixotasun larriak edo baliaezintasuna eragiten duten gaixotasunak dituzten pertsonentzat
  • Drogazaletasuna prebenitzeko programak

Lan-ildo bakoitzetik elkarte bat izendatu da:

  • Gazteleku Elkartea, osasuna sustatzeko elkarteak ordezkatuz;
  • “ARGIA” Bizkaiko Ostomizatuen Elkartea, autolaguntza-elkarteak ordezkatuz;
  • Bizkaiko Gurasoen Elkartea (BIGE), drogazaletasunaren prebentzioan lan egiten duten elkarteak ordezkatuz.

BIGE Gurasoen Elkarteko Presidentea den Ana Puentek saria jaso zuen atzo, martxoak 21, egindako lanaren omenez.