Bilbao Iparra-Hegoa Saria, Eskola Solidarioen modalitatean, jendaurrean goraipatzeko eta esker ona adierazteko da Iparraren eta Hegoaren arteko zuloa gainditzeko eta garapenerako lankidetzaren bitartez edota gure gizartean beste herrialde eta/edo kultura batzuekin solidarioa izateari eta giza eskubideen defentsari buruzko kontzientzia sortzeko eta bidezko mundu solidarioa egiteko jarduera handiak zein txikiak egiten dituzten Bilboko ikastetxeei.

Aurreko edizioan Atxuriko Garcia Rivero eskola izan zen sariduna. Aurtengo edizioa martxan dago jada, hautagaiak aurkezteko azken eguna 2016eko urriaren 15a izango da. Info+