Otsailaren 24ean, larunbatean, BIGE Gurasoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu Bilboko “La Bolsa” auzo etxeko Areto Nagusian (Pilota Kalea 10, Alde Zaharra). Lehen deialdia 10:30etan eta bigarren deialdia 11:00etan izango da.

Aurtengo batzarrak berritasun bat izango du, Gonzalo Larruzeak hurrengo hitzaldia eskainiko du “Zer egin dezakegu gure ikastetxeetan segregazioaren aurrean?”. Euskal Eskola Publikoko familientzat gai hau bereziki interesgarria dela uste dugu.

11:00 – 11.30tara Batzarra, gai zerrenda

  • 2017ko martxoaren 1eko Ohiko Batzarraren akta onartzea, hala badagokio.
  • 2016-17 ikasturteko memoria ekonomikoa eta jarduerena
  • 2017-2018 urteko jardueren plana eta aurrekontua
  • Proposamena: federazioaren kuota igotzea.

11:30 – 12:30 Hitzaldia: Zer egin dezakegu gure ikastetxeetako segregazioari aurre egiteko?

Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolakuntzan doktorea da, “La dialéctica público-privado en la educación vasca” eta “La autonomía de los centros escolares, análisis y propuestas en clave de servicio público y equidad “ liburen egilea eta eskola segregazioaren aurkako Herri Ekimen Legegilearen bultzatzaileetariko bat.

Batzar Orokorra federatuta dauden IGEei zuzenduta dago, mail bidez jasoko duzue informazio guztia, mesedez konfirmatu etorriko zaretela hurrengo helbidean: bige@bige.eus.