BIGE Gurasoen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu larunbatean gure Batzar Orokorrean parte hartu zenuten IGE guztioi.

Batzarrean ILP Eskola Inklusiboa, Euskal hezkuntza sisteman kohesioa eta berdintasuna hobetzeko egitasmoa, ezagutzeko aukera izan genuen. LHE Legebiltzarrean eztabaidatu eta aprobatu ahal izateko 10.000 sinadura behar dira. Sinadura bilketa bi eratara egin daiteke, BIGEn dauzkagun orriak erabiliz edo online hurrengo estekan:

https://sinatu.ilpeskolainklusiboa.eus/oct-web-public/#/?lang=eu

Zuen ikastetxeko familiei informazioa emanez, sinatzeko esteka zabalduz edo prestatu diren orrietan sinadurak bilduz egitasmo hau lagundu dezakezue.