BIGEk antolatutako 8 autobus aterako dira Bizkaiko herri batzuetatik hurrengo igandean Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaia ospatzera. Goizeko 9,15etan abiatuko dira puntu desberdinetatik, Ortuella, Barakaldo, Portugalete, Berango, Bilbao… 11etan Zarautzen izateko eta arratsaldeko 7etan bueltatuko dira. Autobus hauek jendea Euskotren geltokian goizean utzi eta arratsaldean jasoko dute. Autobus hauetan joateko ez baduzu izena eman, beste aukerak gomendatzen dizkizuegu igandean Zarautzera iristeko.

Bizkaitik Zarautzera iristeko beste garraio publikoa:

-Euskotren: zure herritik nahi duzun garraioan (bizkaibus, bizikletak, partekatutako autoa…) Euskotreneko geltoki batera iritsi ahal zara (Durango, Eibar,…) eta Zarautzeraino trenez. Ordutegi arruntak begiratu. Ordutegi bereziak egongo dira, kontsultatu hemen. Informazio gehiago: 902 543 210

-Donostirako Lurraldebus autobusak eta beste autobus bat edo trenez Zarautzera.

-Bizkaibus Eibarrera eta handik Euskotren.

Aurreko garraioak ez bazaituzte egokitzen saiatu autoa konpartitzen. 7 Aparkaleku aurreikusi dituzte bertan.