Zuzendaritza Batzordearen jakinarazpena

Zuzendaritza batzordea osatzen dugun gurasoak batzar nagusian aukeratuak izandako pertsona boluntarioak gara. Gure lehen xedea egunero, ikastetxeetan, Euskal Eskola Publikoaren alde, era desinteresatuan lan egiten duten pertsona boluntarioei laguntzea da. BIGEk koordinatzen dituen 226 elkarteen interes sentituenak entzun eta ordezkatu nahi ditugu, Bizkaiko ikastetxe elkartuen sare handienaren barruan.

Berrikuntza eta aldaketa prozesu garrantzitsuari ekin diogu, gure helburua zorroztasun profesionala eta federazioaren zerbitzuak hobetzea delarik. Arrazoi horregatik, elkarteetara bideratzen dugu gure lana; haiei lagundu nahi diegu kolektibo benetan aktiboak bihur daitezen hezkuntza komunitatearen barruan. Talde honen iritzian oinarrizkoa da familiak Hezkuntzan bustitzea eta irakasleekin elkarlanean aritzea hezkuntza eta ikastetxeetako zerbitzuak hobetzeko.

Orobat, negoziatzeko eta familien ahotsa erakundeetara eta gizartera eramateko gai izango den BIGE eraiki nahi dugu, zein garen eta nolako Eskola proposatzen dugun jendartera zabaltzeko. Gure seme-alabei heziketa pertsonal eta profesional sendoa eskainiko dien eskola nahi dugu, gizarteak gero eta gehiago eskatzen baitie, eta desafio horri erantzutea Euskal Eskola kalitatekoa, berritzailea, integratzailea, lankidetzarako prest dagoena… baldin badago bakarrik izango da posible, Euskal Eskola Publikoaren kasua den bezala.

BIGEk Guraso Elkarteak ordezkatzen ditu erakundeetan, zalantzarik gabe, familien parte-hartzeak kalitatea ematen dio hezkuntzari, horregatik elkarteen ahotsa jaso eta Hezkuntza Sailera eraman nahi dugu bi gai garrantzitsutan.

Guraso hauek osatzen dute 2017ko martxoan BIGEren Asanbladak onartutako Zuzendaritza Batzordea:

PRESIDENTEA: Ana Isabel Puente Martínez (Julio Caro Baroja BHI)
PRESIDENTEORDEA: Susana Aribabayos (Luis Briñas-Santutxu HLHI)
IDAZKARIA: Camino Martínez García (Luis Briñas BHI)
DIRUZAINA: Arantza Martin (Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI)

BATZORDEKIDEAK:
Ruben Leon (Andra Mari HLHI)
Mathilde Gros (Maestro Gallego Gorria HLHI)
Olatz Elkorobarrutia (Mukusuluba HLHI)
Andoni Alonso (Gabriel Celaya HLHI)
Vicky Pinero (Larrea HLHI)
Arkaitz Aburto (Berango Merana HLHI)
Silvia Sanchez (San Adrian BHI)