Estatutuak

BIGEren estatutuak

Lehentasunak

Kalitatearen alde egiteak eta partaidetza arduratsua sustatzeak BIGE Guraso Elkartearen konpromisoa eta elkarlana dakar hainbat arlotan. Honakoak dira:

Familien partaidetza eskoletan bultzatzea

Hainbat gidaliburu osatzea eskola kontseiluetako kide diren gurasoentzako, bilerak antolatzea jangela-zerbitzuak aztertzeko eta hobetzeko, bizikidetza planak osatzeko eztabaida eta jardunaldietan parte hartzea.

Eskola mapa berria egitea

Eskola mapa esaten zaio 0 tik 18 urtera arteko irakaskuntza publikoaren plangintza egiteari BIGE Gurasoen Elkarteak mapa osatzen parte hartzen du eta familien ikuspuntua eta beharrak azaltzen. Maparen diseinua oso garrantzitsua da plangintza egiteko funtsezko baliabidea delako eta errealitatearen isla ematen duelako. Era berean, lehen eta bigarren hezkuntzaren egitura eta egokitzapena zehazten ditu eta EAEko ikastetxeen banaketa geografikoa finkatzen.

Eskola jangelen analisi eta hobekuntzarako topaketen antolakuntza

Eskola jangelen egoera eta hobekuntzarako proposamenak, araudiaren analisia eta aldaketen eredua, Administrazioarekin aukera berrien negoziaketa, ikastetxeetan aldaketak proposatu…

Hizkuntza ereduak aztertzea

Hizkuntza ereduen egoera berriaren aurrean, Guraso Elkarteek euren proiektuak ikastetxearen hizkuntza plan integratuarekin bat egiteko baliabideak eskaintzen ditugu.

Antolaketa eta Jarduera Araudia osatzea ikastetxeentzat

Ikastetxeko antolakuntza eta elkarbizitzako araudiak partaidetza mota eta bateratutako erabakiak hartzeko tresna garrantzitsuak  direla ohartuz, IGEentzat dokumentu hauek egiteko aholkularitza eskaintzen dugu.

Administrazioarekin ituntzea ikasliburuen doakotasuna

Nahiz eta gure helburua eskola materialaren doakotasuna izan, egun martxan dagoen “Testuliburuen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa” baldintza hoberenak izateko negoziatzen ari gara.

Finantzaketa handitzea eskatzea Euskal Eskola Publikoarentzat

Gure helburu nagusietakoa Administrazio publikoak Euskal Eskola Publikoa hezkuntza sistemaren adar nagusitzat hartzea eta beraren finantziazio handitzea da.

Eskola Txikiak

BIGE Gurasoen Elkarteak hezkuntza publikoa nonahi eskain dadin babesten du. Hori dela-eta, Eskola Txikien arteko lankidetzaz arduratzen da, zentro berriak ireki daitezen sustatzen du eta bertako hezkuntza esperientziak aurkezten ditu.

Euskal Eskola Publikoaren jaia

Euskal Eskola Publikoaren Jaia urtero ospatzen da ekainaren aurreneko igandean. EHIGE-Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea – da antolaketaren arduradun, berarekin elkarlanean diharduten lurralde bakoitzeko Guraso Elkarteekin batera. Aipatutako Jaiaren bitartez aditzera ematen dugu zer garen, ikasturtean zer lan egin dugun, baita Administrazioari egindako eskaerak ere. Gure hizkuntza eta kulturaren inguruan hezkuntza sarea biltzea da gure helburu nagusienetako bat.