Bizkaiko ikastetxeetako guraso elkarte sare zabalena

BIGE federazioak Bizkaiko 226 Guraso Elkarte biltzen ditu. Elkartearen zeregina Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak jaso, babestu eta laguntzea eta beharrei erantzutea da. Horien ordezkari gisa, seme-alabentzat hezkuntza eta bitarteko hoberenak eskuratzeko helburua du, ahalik eta prestakuntza hoberena jaso dezaten maila pertsonalean nahiz profesionalean.

Erakunde independentea

Federazioaren ekinbideak ez du loturarik inolako alderdi politiko, korronte erlijioso edo bestelako talderekin. Nahitaezkoa da erakunde independente izatea familia guztien interesak babesteko, eskaera oro inolako mugarik gabe aurkeztu ahal izateko eta behar bezain besteko sendotasunez gurasoen iritzia erakundeei helarazteko eta jendarteratzeko.

Familien parte-hartzea sustatu

BIGEk familien parte-hartzea eta erabakitzeko gaitasuna defendatzen du hezkuntza prozesu osoan, izan ere, gure seme-alaben heziketa irakasleekin partekatu beharreko zeregina dela ulertzen baitu, hezkuntzaren kalitatea hobetzen duten gai guztietan. Era berean, egitasmoak garatzen ditu Guraso Elkarteen eta ikastetxeen eskariak betetzeko, betiere helburu zehatz batekin: kalitatezko Euskal Eskola Publiko euskaldun, plural demokratiko eta laikoa lortzea. Horretarako sentsibilizazio kanpainak egiten ditu euskara, bizikidetza edo kultur artekotasuna bezalako arloetan.

Kide izateko baldintzak

BIGEko kide izateko baldintza hauek bete behar dira: Bizkaiko ikastetxe publiko bateko Guraso Elkarte izatea, gure Estatutuak onartzea eta urteko kuota ordaintzea.

EHIGE Konfederazioa

BIGE EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearen kide da.

BIGEn sartzeko baldintzak

BIGEn federatzeko baldintzak hurrengoak dira:

  • Bizkaiko ikastetxe publikoa batetako IGEa izatea
  • IGEaren batzar batean BIGEn sartzea onartzea
  • Gure estatutuak onartzea
  • Urteroko kuota ordaintzea
  • Eskabide orria BIGEn aurkeztea