2016ko azaroaren 15era arte zabaltzea (egun hori barne) irailaren 28ko Aginduaren 22. artikuluan ikasketa-beka eta -laguntzetarako eskabideak aurkezteko ezarri den epea (Agindua, irailaren 28koa, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duena) (EHAA, 2016-10-26)

Hurrengo ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta daude laguntza hauek: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa, Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak, Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak eta Kirol-ikasketak.

Deialdia, informazio orria eta eskabidea