Unibestsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2015-2016 ikasturteko deialdia argitaratu da.  Hurrengo ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta daude laguntza hauek: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa, Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak, Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak eta Kirol-ikasketak. Eskabidea ikastetxean urriaren 2ra arte aurkeztu daiteke eta deialdian aipatutako beste lekuetan 17ra arte. Deialdia, informazio orria eta eskabidea.