EAE-rako Hezkuntza Akordio bat lortzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hezkuntza-eragileak deitu gintuen astelehenean. EHIGE-k parte hartu zuen bilera horretan.

Prozesu honetan parte hartuko dugun edo ez erabakitzeko, barne eztabaida prozesua abiatuko du EHIGE-k arrazoi hauengatik:

1.-Ez dago eztabaidarako proposatu diren gaiak egituratuko diren hezkuntza sistema ereduaren definiziorik.

2.- Parte-hartze prozesua mugatua da, inolako berme eta konpromisorik gabe Hezkuntza sailaren aldetik. Heziberri eta Inmigrazioaren II.Planaren aurrekariak ez dira adostasun eta parte-hartzearen eredu.

3.-Ez da jasotzen eskola-segregazioa tratatu behar diren oinarrizko gaien artean. Jakinda hauxe dela gure hezkuntza-sisteman tentsio gehien sortzen ari den kontua, ezinegona eta alarma sortzen dizkigu. Segregazioa ez da elkarbizitzaren azpiatal bat, ekitatearekin eta hezkuntza-ereduarekin dago lotua zuzenean.