IGEentzako diru-laguntzen deia egiten duen 2015eko maiatzaren 6ko aginduaren arabera, agindua argitaratzen den egunetik 4 hileko epean ebatzi behar dira laguntzak, kasu honetan irailean, hala ere oraindik ez dira argitaratu:

13. Artikulua: ” 1-Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak emango du, eta interesdunei jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, lau hileko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta egindako eskabideei dagokienez, onuradun bakoitzari emandako zenbatekoa adieraziko da, eta, behar izanez gero, uko egiteko arrazoiak.”

Ebazpena argitaratu ez den arren, hurrengo dokumentuak prestatzen hastea gomendatzen dizuegu:

1- Fakturak

2- Justifikazioa egiteko dokumentua eskuratu: Justifikazioa (dokumentua irekitzeko arazoak badituzue begiratu hemen )

B_dirulaguntza_galdera