Aurreko urteetan bezala federatutako IGE guztiei BIGEk aseguruen eskaintza hau luzatzen dizue: erantzukizun zibilaren asegurua, eskola asegurua (ikasleentzat) eta bolondresentzako asegurua.

Erantzukizun zibilaren aseguruak. Ikasleen gurasoen elkartea, honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko delegatzen duen pertsonengandik gerta daitekeen erantzukizun zibila bermatzen du.

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez du aparte ordaindu beharrik. Polizaren kopia bat nahi izanez gero, eskatu besterik ez duzue egin behar.

Eskola asegurua. Aurreko urteetan bezala ikasleentzako asegurua MUTUA GENERAL DE SEGUROSen bidez egin dugu eta mediku zerbitzua IKASLARINek emango digu.
Aseguru honen kostua 11,60 € ikasleko da. BIGEra bidali behar dituzuen datuak hauek dira:
• Ikastetxearen izena
• Aseguratutako ikasleen zerrenda.

Asegurua kontratatzen duzuen IGEei bidaliko dizkizuegu istripuetarako protokoloa eta poliza. Protokolo hori betetzea derrigorrezkoa da, gure web orrian aurkitu dezakezue: https://www.bige.eus/igeak/aseguruak

Bolondresentzako istripu asegurua: guraso elkarteek antolatzen dituzten jardueretan bolondres aritzen diren pertsonei zuzenduta dago. Aseguru hau AON Services aseguru korreduriak diseinatu du eta MAFREk bermatzen du.

Aseguru honen kostea 9 € urteko eta bolondreskoa da. Interesaturik bazaudete informazio hau bidali behar diguzue:
• Bolondresaren izen-abizenak
• NANa
• Egiten duen jarduera
• Asteko ordu kopurua

Datu guzti hauek emailez bidali behar dira bige@bige.org helbidera urriak 8 baino lehen. Diru sarrera hurrengo kontu korrentean egingo da:
BBK: 2095 0368 81 2097002125
zentruaren izena jarriz. Edozein aseguru polizan sartzeko zuen elkartearen izen ofiziala (estatutuetan agertzen dena) eta IFK behar ditugu.