Gaur hasiko da “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegilearen sinadura bilketa, honen helburua hurrengoa da: euskal hezkuntza sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera eramatea. Ekimen hau Zubiak Eraikiz elkarteak bultzatu du, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE talde politikoen babesa jaso du, baita hezkuntzako beste eragileena ere, EHIGE, HEIZE, STEILAS eta CCOO, besteak beste.

4 hilabetetan 10.000 sinadura biltzea da helburua, hurrengo webgunean egingo dute sinadura bilketa: https://www.ilpeskolainklusiboa.eus

Sinatu hemen! Webgunean sinatzen da, oso erreza da: datuak bete, abizen biak jarri eta “alde agertu” sakatu.