Diru-laguntzen justifikazioa egiteko ebazpena oraindik ez da EHAA-n argitaratu. Hezkuntza administrazioak otsailaren 16an itxiko du justifikazioa aurkezteko epea. “Nire Kudeaketak” atalaren bidez diru-laguntza onartu behar da.

Hauek dira bete beharreko pausuak:

1.- Ondoren aipatzen den loturan sakatu eta “Justifikazio” (+dokumentazioa) atalean aurkituko duzuen dokumentua bete eta inprimatu. (Dokumentua bete ondoren aplikazioak ez du uzten gordetzen) https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/-/diru_laguntza/2017/ampas/

2.-Alde batetik Inprimitu duzuen dokumentua eskaneatu eta bestetik fakturak eskaneatu. Datuak betetzerakoan kontuan izan:

  • Onartutako dirua justifikatu behar da bakarrik
  • Formazio gastua diru-laguntzaren erdia izan behar da gutxienez

3.- Dokumentazioa eskaneatu ondoren bigarren lotura honetan sakatu:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/eu/contenidos/informacion/egoitza_nire_gestioak_laguntza/eu_egoitza/index.shtml

“Nire Kudeaketak” atalean sartu eta diru-laguntzaren eskaera egiteko klabeak eskura izan tramitazioarekin aurrera jarraitzeko, eta bertan atxikitu eskaneatu diren inprimakia eta fakturak.

Informazio guzti hau hurrengo dokumentuan eskuratu dezakezue: Justifikazioa egiteko jarraibideak

Zalantzak izanez gero jarri zaitezte BIGErekin harremanetan: 94 416 93 60, Irune iuria@bige.eus