2016ko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako diru-laguntzak ebatzi dira. Eusko Jaurlaritzak IGEei bidali dizuen jakinarazpenean ebazpena eta justifikazio-orria duzue. Justifikazioa aurkezteko epea martxoaren 10ean, egun hori barne, bukatuko da.

Dirulaguntza justifikatzeko Guraso Elkarteak aurkeztu behar dituen dokumentuak hauek dira:

  • FAKTURAK: 2016 urteko fakturen fotokopiak ( ondo ikusi behar dira datu guztiak), Guraso Ekartearen izenean
  • Justifikazio ANEXOA: eskuratu hemen

Dokumentazioa aurkezteko:

  • Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuan. Gran Via 85 beheko solairua, Bilbao
  • Posta administratiboa zertifikatua: postetxera  eraman dokumentazio originala ( kartazala zabalik) eta kopia bat. Bietan zigilua ipiniko dizuete, horrela legezko ondoreetarako  dokumentazioaren aurkezpen dataren iraunkortasuna izango duzue.  Hau da, Posta-bulego berean zigilatzen dizueten unetik aurkeztuta  bezala egongo da. Helbidea: Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza, Innovación Pedagógica,Gran Vía, 85; 48011-BILBAO