Eusko Jaurlaritzaren 2016ko IGEentzako diru-laguntzak eskatzeko behar dituzuen dokumentuak eta informazioa prestatu dugu atal honetan. Kontuan izan irailaren 30ean bukatzen dela eskabidea aurkezteko epea.

Deialdia:

AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena,
Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak
ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena,
Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik.

Eskabidea betetzerako orduan lagungarriak izango zaizkizuen jarraibide hauek prestatu ditugu. Arretaz irakur ezazue jarraibideen dokumentua eta agindua. IGEen fiskalitateari buruzko informazioa irakurtzea ere oso garrantzitsua da. Diru-laguntza eskatu aurretik zerga-betebeharrak egunean dituzuela adierazten duen ziurtagiria eskatzea gomendatzen dizuegu.

Eskabiderako dokumentuak:

“Beste finantziazio iturri batzuk” eta “Gastuen aurrekontua” bete lehenengo eta ondoren eskaera. Dokumentu horiek irekitzeko arazoak badituzue, “please wait” mezua agertzen zaizuelako, hemen azaltzen dizuegu nola konpondu.

Eskabidearen adibide bat prestatu dugu: modelo-solicitud-subvencion-2016. Informazio guzti hau irakurri ondoren zalantzak baldin badituzue jar zaitezte gurekin harremanetan.