Azkenean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2015eko diru-laguntzen ebazpena bidali digu. Emandako dirulaguntzen zerrenda ikusteko SAKATU HEMEN. (EJ-ren oharra)

Justifikazioa aurkezteko epea 2016ko martxoaren 23a da.

Dirulaguntza justifikatzeko Guraso Elkarteak aurkeztu behar dituen dokumentuak hauek dira:
– FAKTURAK: 2015 urteko fakturen fotokopiak ( ondo ikusi behar dira datu guztiak), Guraso Ekartearen izenean
– Justifikazio ANEXOA: SAKATU HEMEN Dokumentu hau betetzeko bi aukera daude:

1) Ordenagailuarekin: PDF betegarria da. (Oharra: dokumentu hau jaisteko nabegatzaile batzuekin arazoak daude. Please Wait oharra).

2) Imprimakia eskuz bete.

Dokumentazioa aurkezteko helbideak:

Presentziala:

Zuzenean- G.V.
Gran Via 85 planta baja
Bilbao

Posta administratiboa zertifikatua *

Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
Innovación Pedagógica
Gran Vía, 85
48011-BILBAO

*Posta administratiboa zertifikatua
Postetxera  eraman dokumentazio originala ( kartazala zabalik) eta kopia bat. Bietan zigilua ipiniko dizuete, horrela legezko ondoreetarako  dokumentazioaren aurkezpen dataren iraunkortasuna izango duzue.  Hau da, Posta-bulego berean zigilatzen dizueten unetik aurkeztuta  bezala egongo da.