Otsailaren 9tik 13ra BIGEren 2014-2015 ikasturteko kuota kobratzen hasiko gara, zuen elkarteak pasa den ikasturtean emandako banku kontuan.

2012ko urriaren 21ean egindako Asanbladan BIGEren kuota 0,85€ ikasleko izango dela erabaki zen eta gutxieneko kuota 55€, 70 ikasle baino gutxiago duten zentroetan.Ikastetxeko ikasle kopuru osoa hartzen da kontuan, kopuru horren arabera jasotzen baita Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza.

Kuotei buruzko informazioa
Datu orria

Datu orria bete eta bidali beharko duzue otsailaren 6a baino lehen. Ikasturte honetan bankuko kontua aldatu baldin baduzue datu berriak ere jarri. Datuen orria posta elektronikoz bige@bige.org helbidera, telefonoz 944169360 edo faxez 944166648 bidali ahal dituzue.