Aurreko ikasturteetan bezala federatutako IGE guztiei BIGEk aseguruen eskaintza hau luzatzen dizue: erantzunkizun zibilaren asegurua, eskola asegurua (ikasleentzat) eta bolondresentzako asegurua.

– Erantzukizun zibilaren aseguruak. Ikasleen gurasoen elkartea, honen batzar nagusia edo honek antolatutako ekintzak gauzatzeko delegatzen duen pertsonengandik gerta daitekeen erantzukizun zibila bermatzen du.

Aseguru hau BIGE Guraso Elkartean federatutako elkarte guztientzat da eta ez du aparte ordaindu beharrik. Polizaren kopia bat nahi izanez gero, eskatu besterik ez duzue egin behar.

– Eskola asegurua. Aurreko urteetan bezala ikasleentzako asegurua MUTUA GENERAL DE SEGUROSen bidez egin dugu eta mediku zerbitzua IKASLARINek emango digu. Aseguru honen kostua 11,60 € ikasleko da.

Asegurua kontratatzen duzuen IGEei bidaliko dizkizuegu istripuetarako protokoloa eta poliza (Poliza). Protokolo hori betetzea derrigorrezkoa izango da.

– Bolondresentzako istripu asegurua: guraso elkarteek antolatzen dituzten jardueretan bolondres aritzen diren pertsonei zuzenduta dago. Aseguru hau AON Services aseguru korreduriak diseinatu du eta MAFREk bermatzen du.

Aseguru honen kostea 9 € urteko eta bolondreskoa da.

Informazio gehiago: Postaz eta mail bidez bidalitako eskutitza