Azken ikasturteetan 2 urteko laguntzaileen gaiari buruzko hainbat galdera jaso ditugu BIGEn.

Guraso elkarteek laguntzaileak kontratatu eta kudeatzeko ardura hartzen dute eta ondorioz sortu litezkeen arazoen erantzule dira. Hala ere, erantzukizun hau ez dagokie guraso elkarteei.

Ordainketetan atzeratzea eta ez ordaintzeak dakartzaten ondorioek egoera larrira eramaten ari dira hainbat elkarte.

Kasu askotan bai elkarteen asanbladak bai juntak ez dituzte ezagutzen kontratazio, kontratu amaieren eta kontratuen luzapenen baldintzak.

Kontratazio hauen ondorioak elkarteko kide guztiengan eragina dute, elkartekoak ez diren familiei edo hurrengo ikasturtean ikastetxean egongo ez diren familiei zerbitzua ematen baitiete.

Egoera honen aurrean BIGEk kontratazioekin lehenbailehen amaitu behar dela uste du, familientzako zama ekonomikoa eta elkarteentzako arazo legalak dakartzatelako.

Informazio hau luzatu nahi dizuegu:

1.- Ez dago 2 urteko geletako laguntzaileak kontratatzeko betebeharrik. Gipuzkoan eta Araban familiek ez dute ordaintzen zerbitzu hau.

2.- Kontratazioa gauzatzen bada ere ezin da inor ordaintzera derrigortu.

3.- 185/2010 dekretuan, uztailaren 6koa, 24 artikuluan Haur Hezkuntza eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxeetan bailabideak emateko irizpideen erreferentziazko neurriak agertzen dira.

  • Ikastetxearen talde bakoitzari tutore bat esleitzen zaio.
  • Ikastetxearen konposaketaren arabera espezialisten ordu kopurua kalkulatzen da.

– Unitate 1 edo 2 di­tuzten ikastetxeek irakasle erdi gehiago izango dute
– 3 edo 4 unitate dituztenek, irakasle bat gehiago

-5 unitatetik gora dituztenek, berriz, irakasle eta erdi gehiago.

  • 2 eta 3 ur­teko ikasleekin haur hezkuntzako gela asko dituzten ikastetxeei kreditu gehigarria esleituko zaie.
    -5 edo 6 gela dituzten zentroei irakasle erdi gehiago
    -7 gela baino gehiago dituzten zentroi irakasle bat gehiago

4.- Zentroko OOG-k/Eskola kontseiluak ez du eskumenik eskola orduetan heziketa zeregina izango duten langileak kontratatzeko. Guraso Elkarteak hartu behar du ardura hori,kontratuaren hasiera eta amaiera noiz eta nola izan.

5.- Zuen ikastetxeko informazioa behar baduzue lanpostuen zerrenda eskatu dezakezue OOG-Eskola Kontseilu-ko ordezkarien bidez.

6.- 2014.ko martxoaren 6an Arartekoak gomendatzen du “ez ditzala baimendu hezkuntza administraziokoak ez diren laguntza-langileak sailaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletan edo, bestela, baliabide horiek, bere langileak erabiliz, sail horretako ikastetxeetako bi urteko gela guztietara heda ditzala”.

Hori guztia dela eta BIGEk hurrengoa gomendatzen dizue:

Kontratazioak enpresekin gainbegiratu, kontratuak era legalean eteteko aukerarik dagoen aztertzeko.

Zerbitzu hori ematen ari diren enpresei kontratuak eskatzea zein egoeretan dauden jakiteko (baldintza ekonomikoak, kontratuak luzatzeko baldintzak…).

2 urteko geletako familiei ikastetxean ikasle horientzat dauden baliabidei buruz informazioa ematea eta zerbitzu hori derrigorrezkoa ez dela adieraztea

Informazio gehiago eskuratzeko edo galderaren bat egiteko jar zaitezte gurekin harremanetan.